Arteko Gradua - 2011/12

Helburuak: Ia hiru hamarkada dira Arteko goi-mailako ikasketak unibertsitatean daudela eta, ordutik hona, matrikula-eskaerek gora egin dute etengabe. Izan ere, ikasketa hauek artearen jakintza-arloan prestakuntza beharra asetzen dute mailarik gorenean eta hori premiazkoa da egungo gizartean. Askotariko erreferente estetikoen iragazkitik pasatako eta, hein handi batean, teknologiak manipulatutako ikusmenezko informazioa duen gizarteak pentsatzeko gaitasunak sortu eta behar ditu, Artean garatzen direnak edo antzekoak alegia. Hain zuzen ere, Europar Batasunak kultur eta arte gaitasuna egungo hezkuntzaren sostengu izan behar duten zortzi euskarrien artean kokatu du. Arte Ederren lizentziaturaren aldaketa dela medio, Arteko graduatu titulu hau, XVII. mendetik aurrera Arte Ederren Akademietan, ondoren Arte Ederren Goi-mailako Eskoletan eta azkenik, 1978. urtean unibertsitatean sartzean, Arte Ederren Fakultateetan ematen ziren ikasketen oinordeko zuzena izango da. Artearen sorkuntza, ekoizpen, hedatze eta ikerketaren arloetan profesionalak sortzean eragingo du batik bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario