Sorkuntza eta Diseinuko Gradua - 2011/12

Helburuak
Sorkuntza eta Diseinuko Graduko titulu berriaren proposamen hau goi mailako irakaskuntzako Europako esparruari erantzuna eman eta bertan integratzeko izpiritu eta asmoarekin jaio da. Halaber, Arte Ederren Fakultateek aspaldidanik sentitutako behar bati erantzuna eman nahi dio. Europako konbergentzia-prozesua aurrera joan ahala gero eta argiago geratu da prozesu honek Diseinuko unibertsitateko ikasketen egoera (gure kasuan, Sorkuntza eta Diseinua izenez ezagunak) erregularizatzeko aukera paregabea eskaintzen duela. Egiaz, ikasketa hauen egoera hori nahasia eta konplexua izanik, Europako konbergentzia behin betiko ezartzen denean, titulatu espainiarren kaltetan joan baitaiteke. Arteak dituen hedakuntza alorren, aplikagarritasunen eta zerbitzuen artean, diseinuak, zentzu zabal batean ulertuta, (diseinu grafikoa, multimedia, produktuarena, eta abar) badu gizartean tradizio, onespen eta garrantzia. Diseinuaren berariazko alorraz gain, jarduteko eremu ezberdinak sailka daitezke, hala nola, irudiztatzea, arkitektura, eszenografia, argitalpena, eta abar. Edozelan ere, gizarteak alor honetan egiten duen eskaera egoeraren araberakoa denez beti, Sorkuntza eta Diseinuko Graduak aplikazio zehatz horiei erantzuna emateaz gain, arteak zerbitzua eman dezakeen eta aplikagarri den bestelako aukeretan ere lan egiten du.